XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Industrian ere pieza baten barneko pitzadurak eta akatsak aztertzeko ultrasoinuak erabiltzen dira eta lodierak neurtzeko ere bai.

Mekanikan, material gogorrak mekanizatzeko ere erabilgarriak dira ultrasoinuak.

Piezan egin nahi den hutsunearen formako erreminta bati 20 kHz inguruko maiztasuna duten bibrazioak eragiten zaizkio.

Erreminta piezaren kontra estutzen da eta bien artean ale xeheko hauts urratzaile bat ipintzen da (diamante-hautsa adibidez) likido batean esegita.

Batez ere material isolatzaile gogor eta hauskorrak lantzen dira horrela.

Aplikazio-zerrenda hau asko luza daiteke: metal urtuak desgasifikatzeko, aluminioa eztainuarekin soldatzeko, piezak garbitzeko, esnea esterilizatzeko etab.

Esan beharra dago, bestalde, zenbait animaliak hobe lukeela maiztasun horiek ez entzutea, zeren gizaki gaiztook asmatuak bait ditugu arratoiak uxatzeko hauen belarriarentzat mingarriak diren ultrasoinuak sortzen dituzten aparatuak.

Andoni Sagarna.